XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) yai eder bat egitea gura izan dau erriko zelai nagusian, bertara erriko jente guztia batuta, gazteai an sardana-yantzea egiteko dei egiñagaz; Azaña udal-etxeko balkoitik eurai begira dagoala, Azañaren ondratzako euron sardana-yantzea izan zeitean.

Baña jenteak ez entzun egin deutso alkate biotz onekoari.

Alperrik yo zan tanborra, bere aginduz, jente dantzaria ta ostekoa ara batuteko.

Domeka bat, etzi-amabost igaro zan domekea, egon zan orretarako imiñita.

Ta arratsalde guztian egon zirean Azaña ta alkatea dantzarien begira, ta aorixe suerte ori euki eben: dantzarien begira egoteko suertea; baña dantzariai begira egoteko suerterik ez eben euki.

Ondo begiratu-ezkero, arin ikusi be egin lei, Txitxun eritxian, ezin euki eikiela bigarren suerte eder au.

Txitxun ustez, sardana-yantzea...... serio serio egiteko yantzea da.

Ta ¿nor da kapas, diño Txitxuk berak, Azañaren aurrean, sardana-yantzan ez beste edozein yantzatan, bere arpegiko garauai begira yantzan serio serio ez erdi- serio yarduteko? Alkate kaiku orrek, iñor orretan iminten asi barik, berak egin bear leuke pruebea.

¡Ia bera kapas bada!....

(1934-ko Iraillaren 2'an argitaratu zan).